Kanpaldietan izena ematea

Txintxarri Aldizkaria 2015eko martxoaren 15a

Ttakun Kultur elkarteak Udalarekin elkarlanean antolatzen dituen Udaleku eta KTG kanpaldietan izena emateko aukera irekiko da asteartean, martxoak 17an.

Aurten ere gazteek Udan primeran igarotzeko aukera dute. DBH1-DBH4 urte arteko gazteek kanpaldi ibiltariak egingo dituzte. LH3-4 mailako gaztetxoek Mendigorrian, Nafarroan izango dituzte udaleku itxiak, uztailaren 16tik 25era eta LH4-5 mailakoek berriz, Donemiliagan, Araban uztailaren 3tik 14ra. 

Izena emate honek bi fase izango ditu. Martxoaren 17tik hilabete bukaerara arte, Ttakuneko bazkideek, iaz udaleku edo kanpaldietan ibilitakoek, Gazte Klubeko eta Kuadrillategiko gazteek dute lehentasuna eta apiriletik aurrera gainontzeko gazteak inskribatu ahalko dira.

Izena ematea Ttakun kultur elkarteko bulegoan egingo da soilik. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak bulegora hurbildu eta 943 371 448 telefonora deitu behar du.