Kultura, Hezkuntza eta Euskara sailak Manuel Lekuona kultur etxean ikastaroak eskaintzen ditu urtean zehar. Neguko saioak amaitu eta udaberriko ikastaroak aurkeztu ditu.
Ikastaro hauek Pazko astearen ondoren hasiko dira eta ekaina bitartean izango dira martxan.
Ikastaroak
Udaberriko ikastaroek gorputza zaindu, osasuna hobetu, arropa osagaiak egin eta irakurketa sustatuko dituzte oraingoan.
Honela, astelehenetan 19:00etan, sendabelarrak eta hauen erabilerak erakutsiko dituzte.
19:15ean, bizitza lasaia eta hobea izateko helburuarekin lasai bizitzeko tekniken ikastaroa izango da.
Astelehen eta asteazkenetan, 20:15ean, gorputzaren jarrera heziketa eskainiko da gorputzaren min eta gaitz kronikoak nola hobetu edo ekidin ikasteko.
Ostegunetan, 19:15ean, poltsoak, motxilak eta osagarriak egiteko ikastaroan arropa nola "kustomizatu" erakutsiko dute.
Dantzarako tartea ere izango da, ostegunetan 19:30etatik aurrera, salsa, bachata eta merenge ikastaroan.
Ostiraletan berriz, literatura tailerreko euskarazko eta gaztelaniazko saioak izango dira. Euskarazko tailerra 19:15ean hasiko da eta gaztelaniakoa 17:15ean. Ez da ostiral guztietan saiorik izango.
Bi ordutako saioak dira, jarreren heziketa ikastaroan izan ezik. Honetan astelehen eta asteazkenetan ordu beteko saioa egiten da.
Izena ematea
Ikastaro bakoitzaren prezioa 27,9 eurotakoa da Lasarte-Orian erroldatuak dauden pertsonentzat; erroldatuak ez daudenek, aldiz, 49 euro ordaindu behar dituzte.
Izena emate epea martxoaren 23an, astelehenean irekiko da eta Manuel Lekuona kultur etxean egin behar da goizez edo arratsaldez.
Ikastaroei buruzko informazio gehiago Lasarte-Oriako Udalaren webean edo Manuel Lekuonan eskuratu dezakete interesatuek.
Oharrak
Honetaz gain, Kultura, Hezkuntza eta Euskara sailak bi puntu zehaztu nahi ditu.
Taldeetan erabiliko den hizkuntza, ikasleen euskara ezagutzan oinarritutako metodologia baten arabera definituko da, euskara hutsez eskainiko diren taldeek kasuan izan ezik.
Bestetik ikastaroan izena eman dutenak plaza kopurua baino gehiago badira, zozketa bidez esleituko dira plazak.Zozketa apirilaren 8an, 9:00etan egingo da Manuel Lekuona kultur etxean.