Goiegiko magalean kimu landaketak egin dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2015eko martxoaren 17a

Zuhaitzaren eguna ospatu dute herriko ikastetxeetako ikasleek. Udalak beste landaketa saio bat antolatu du datorren asteazkenean eta honetan helduek izango dute aukera parte hartzeko. Guztira 150 kimu berri jarriko dira.

Zuhaitzen Egunaren XXIIII. edizioa bi egunetan ospatuko da aurten, gaur Garaikoetxea-Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeetako ikasleen txanda izan da. Martxoaren 25ean Udal Euskaltegiak, AEK Euskaltegiak, Sexuen arteko -Bizikidetzarako Emakumearen Zentroak, Erretiratuen Elkarteak eta Helduen Heziketa Iraunkorreko Zentroak (EPA) hartuko dute parte, bai eta zuhaitzak landatzen gozatu nahi duten herritar guztiek ere.

Urteroko jardunaldi hauen bidez, Udaleko Ingurumen Departamentuak zuhaitzen garrantziaz kontzientziatu nahi du, eta,  bat egin martxoaren 21eko Basotzearen Munduko Egunarekin, "belaunaldi berriak hezi nahi ditugu gure basoak zaintzearen beharraz kontzientzia har dezaten".

Iaz bezala, landaketak Goiegiko mendi-hegaleko lur-sailetan egingo dira. Aurten, haritz, lizar, pago eta gorostidoen 150 kimu landatuko dira guztira.

Datorren astean egingo den landaketan parte hartzeko, Udalera dei daiteke 943 37 61 89 telefono-zenbakiaren bidez, astelehenetik ostegunera, 10:30etik 13:30era.