Atsobakarreko parkean eta inguruetan prestatuta zegoen 500 bat metroko barrutiari hainbat itzuli eman behar izan zizkioten guztiek.
Lasterkarien guraso, aitona-amona, senide eta lagunek ez zuten galdu txikiak korrika egiten ikusteko aukera eta une askotan aterkipean, primeran pasatu zuten eurenak animatzen.
Denera hamar bat lasterketa egin zituzten adinka banatuta eta amaieran, jada ohitura bilakatu den guraso eta haurrena ere egin zuten zozketari ekin aurretik.
Antolatzaileek eskerrak eman zizkieten laguntzen aritu ziren guztiei eta baita Eneko Castroren familiako kideei ere.