Abentura ederrean murgildu dira Txalo produkzioak taldeko lagunen eskutik.
Era berean, lagun berriak ezagutu eta aldaketa klimatikoa zer den ikasi dute.
Mundu ezezaguna
Izan ere, Mollieren aitonaren baratza zoratu da, tomateak behar baino lehenago gorritu dira, izozte batek letxugak alferrik galdu dizkio, babarrunak ez dira loratzen...
Beraz, aitonak Mollie liburutegira bidali du zer gertatzen den jakitera.
Baina, liburutegi honek berezitasun bat du. Molliek liburua aurkitu eta erdi ezkutuan dagoen ate bat irekitzen zaio. Sartu eta mundu ezezagun eta berezi bat aurkitzen du.
Bertan Tuko txori mokoluze hizlaria ezagutzen du, baita beste zenbait pertsonaia arraro ere, hala nola, urtaroak.
Hauei esker, Molliek gaizto indartsu bati aurre egin behar diola jakiten du, aldaketa klimatikoari eta hamaika abentura biziko ditu horretarako.
Txalo produkzioko lagunek eszenografia txiki eta soinu eta argi jokoekin haurrak liluratu ditu. Horregatik amaieran txalo zaparrada batekin eskertu dute aktore eta taldearen lana.