Urtetik urtera jaialdi honek arrakasta handiagoa du, izan ere, helburua, bakoitza bere buruarekin lehiatzea da eta ez aldamenekoekin. Horregatik, partehartzaile kopurua handitzen doa eta aurten musika eskola eta kontserbatorio ezberdinetako 874 piano ikasleek hartu dute parte, 6 urtetik 18 urte bitartean.
Lasarte-Oriako ikasleak
Lasarte-Oriako Musika eskolako 17 piano ikasle ere bertan izan ziren.
11 urte arteko A mailan, Unax Goenaga, Haritza Díaz De Gereñu eta Letxuri Díaz izan ziren; B mailan, aldiz, Leire Díez, Izaro Lizartza, Leire Martín, Ainhoa Martín, Irene Rodríguez, Jone Castro, Valeria Fadrique, Sara Etxeberria, Sara Segurado, Ainhoa Bailo, Aiora Casado, Jaione Martos eta 14 eta 18 urte bitarteko C mailan Irene Carques eta Sara Rubio.
Gaztetxoek epai-mahaiaren iritziaren arabera urrezko, zilarrezko zein brontzezko dominak eta diplomak jaso zituzten.
Giro ederra izan zen eta Lasarte-Oriako Musika eskolako lagunek antzolatzaile eta bolondresak zoriondu nahi dituzte egindako lanarengatik.