Indarrean dagoen oinarrizko errenta esleitzeko legeak hutsuneak dituela eta, Ayudas más justas-Bidezko laguntzak herritar plataformak bederatzi neurri proposatzen ditu hau moldatzeko. Hala nola, delituak egiten dituzten pertsonek edo legez kanpokoek oinarrizko errenta ez jasotzea, pentsio txikienak 600 euro urtean igotzea edo oinarrizko errenta jaso eta lan egiteko adina dutenek gizarte lanak egitea.
Legea aldaketaren proposamena egin ahal izateko 30.000 sinadura bildu eta Eusko Legebiltzarrean aurkeztu behar ditu plataformak. Euskal Autonomi Erkidegoko hainbat herrietan ari dira bilketa egiten. Gaur goizean Lasarte-Oriako merkatuan izan dira eta hauekin batera izan da Vanessa Velez, Lasarte-Oriako PPko zinegotzia.