Oiartzungo Otegi-Gaztañaga enpresak egingo du lana eta 47.887 eurotako aurrekontua izango du.
Xedea gaur egungo araudia betetzen ez duten egungo komunak egokitzea izango da. Zehazki, erretiratuen etxeko bazkideek eta batez ere, mugikortasun murriztua duten pertsonek kafetegi ondoko komunen erabilera autonomoa egin ahal izatea ahalbidetuko da lan hauekin.