Lizarrara irteera martxoaren 16an

Txintxarri Aldizkaria 2015eko martxoaren 6a

Biyak Bat erretiratuen elkarteko lagunek irteera denboraldiari hasiera emango diote martxoaren 16an.

Lehenengo bidai honetan Lizarra eta bere inguruak bisitatuko dituzte.Izen-emate epea dagoeneko ireki da. Elkarteko bazkideek 35 euro ordaindu behar dituzte eta bazkide ez direnek, aldiz, 40 euro. Interesatuak elkarteko bulegora hurbildu behar dira astelehenetik ostiralera, 10:30etik 12:30era. Biyak Bat elkarteak herritarrak eta batez ere, bazkideak animatu nahi ditu irteera parte hartzera.