GEDren 'oihal-martxa'

Txintxarri Aldizkaria 2015eko martxoaren 6a

Bihar “oihalez jantzi” nahi dute Gure Esku Dagoko kideek Lasarte-Oria.

Goizeko 11:00etan Andatza plazan elkartuko dira eta kalejiran Sasoeta eta Zumaburu “kolorez zipriztintzea” da asmoa. Martxa Okendon amaituko da, tutore eta saretuek jasoko dituzten oihalak bertan zintzilikatuz. “Dagoeneko 900 gara, 45 tutoreren bueltan elkartu garen herritarrak. 900 saretu. Eta ekainaren 20rako 1500 izango gara”, adierazi dute ekimenaren bultzatzaileek. “Oraindik saretu ez bazara, zatoz bihar informatu eta saretzera, gurekin etorkizuna ehuntzera”, luzatu dute gonbitea antolatzaileek.