Lasarte-Oriako 9 eta 12 urte arteko gaztetxoek lagun artean Aste Santuari hasiera bikaina emateko aukera dute Larraulen. Hiru egunez, martxoaren 30etik apirilaren 1era, Aste Gaztea berezia antolatu dute Gazte Klubeko arduradunek Zirkluba izenekoa eta honetan, zirkoaren munduan murgilduko dira gaztetxoak.
Zirkuarekin zer ikusia duten hainbat tailer egingo dituzte, malabarak, karioka edo marmokak nola erabili ikasi, ikuskizunetarako nola makillatu... eta hauetan guztietan jasotako ezagutzekin gainera, show berezi bat prestatuko dute martxoaren 31eko gaubelarako.
Hau guztiaz gain, arduradunek aipatu digutenez, eskuak zikindu eta lapiko artean sartzeko aukera ere izango dute gaztetxoek afarietako batean dastatuko dituzten pizza edo cupcake berezi eta gozoak sukaldatuz.
Oharrak
Aste Gazteko irteera berezi honetako autobusa martxoaren 30ean goizeko 11:00etan Jubilatuen geltokitik aterako da eta milaka abaentura bizi ostean, apirilaren 1ean 13:00etan izango da bueltan.
Gazte Klubeko lagunek ohartarazi dutenez, lehen eguneko bazkaria eta merienda gaztetxoek eraman beharko dute etxetik prestatua.
Izena ematea
Zirku berezi honetan izena emateko 943 371 448 zenbakira deitu edo Ttakuneko bulegora hurbiltzea besterik ez dago. Hiru egunetako irteera honek 50 eurotakoa prezioa du, Ttakuneko bazkideentzat izan ezik. Hauek 47 euro ordainduko dituzte. Ordainketa Ttakuneko bulegoan txartelaz edo Kutxabank-en egin behar da. Aste Gaztean Zirkuaren mundua ezagutu nahi duten gaztetxoek martxoaren 26ra arte dute izena emateko. Ez galdu aukera plaza mugatuak dira eta.
Guraso bilera
Gainera, gurasoek irteera honen xehetasun guztiak ezagutu ditzaten, bilera bat egingo da martxoaren 26an, arratsaldeko 17:30ean Osasun Zentro berriko bigarren solairuan.