Literatura bertsolaritzarekin uztartu eta afaria antolatu du herriko Irakurle Txokoak martxoaren 14rako.
Afari berezi honen helburua Irakurle Txokoa herrian ezagunagoa egitea da eta baita ekimena diruz lagun-tzea ere. Antolatzaileen ustetan sorkuntzarako tarte polita elkartuko da Xirimiriko hitzorduan. Aldi berean, gai-jartzailea eta hiru bertsolariak hain ezagunak izanda, jendearen erantzuna beroa izatea espero dute eta aurreikusitako 70 txartelak saltzea, ekimen honetarako elkartea betez.
20 euroko menua
Dagoeneko txartelak 20 euroko salneurrian Jalgin, Trumoin, Gure Etxean eta Ilargin eskuratu ditzakete herritarrek.
Menuari dagokionez, en-tsalada ilustratua, txerri ukondoa patata purea eta piperrekin, postrea eta kafea izango da. Kopak ez dira menuaren barnean sartuko. Afarirako hitzordua 21:00etan da Xirimirin.
Irakurle txokoak honako afariaz gain, beste ekitaldi bat antolatu du. Martxoaren 23an Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek bi emanaldi eskainiko dituzte Manuel Lekuonan taldea diruz laguntzeko.
Antolatzaileak herritarrak animatzen dituzte ekimen hauetan parte hartzera baita euren hitzordu literarioetara gerturatzeko ere.
Martxoaren 17an Danele Sarriugarterekin ‘Erraiak’ nobelaz arituko dira 18:30ean Manuel Lekuonan.