Gaurtik aurrera, Mugi eta Lurraldebus txartelekin ordaindu ahal izango da Lasarte-Oriako Manttangorri autobusetan. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde agintaritzan sartu baita Lasarte-Oria
Neurri honi esker, herritar askorentzat asko merketuko da bidaiaren prezioa. Esaterako, 25 urtetik beherakoek %14ko bonifikazioa lortzen dute txartelan dirua sartzen duten bakoitzean. Halaber, 65 urtetik gorakoek, %65eko desgaitasuna baino gehiago dutenek eta gizarte hobarirako eskubidea dutenek %108ko kenkaria izango dute. Familia ugari arruntek %25eko beherapena dute eta bereziek %100ekoa.
Tren eta bus aldaketetan ere hobekuntzak ekarriko ditu sistema berriak. Izan ere, Lurraldebus sistemaren barneko autobusetatik edota Euskotrenetik ‘Muittu Manttangorrira’ aldatzean ez da ezer ordaindu beharko.
Guztira, 25.000 euroko inbertsioa egingo da, autobusetan software informatikoa instalatu beharko baita.
Uztailean onartuta
Uztailaren 14ko Udalbatzarrean onartu zuten neurria. Talde guztiak agertu ziren alde, Ahal Dugu izan ezik. Abstenitu egin ziren, aurreko legealditik zetorren gaia zelako eta aztertzeko denborarik izan ez zutelako.