Tailer horretan, Kiroldegian aholkularitza-zerbitzua ematen duen teknikariaren laguntzaz, lasterketa aurreko astean proba prestatzeko zer egitea komeni den landuko dute emakumeek. Besteak beste, azken asteko elikadurak zer nolakoa izan behar duen, gihar-luzaketak noiz eta nola egin behar diren, lasterketaren egunean nola hasi eta bukatu behar den bost kilometroko ibilbidea, zer nolako erritmoa eramatea komeni den, zer arropa jantzi, korrika egiteko zapatilak egokiak ote diren…
Galdera horiek guztiak erantzuteko aukera izango da astelehenean 9:00etan Udal Kiroldegian. Tailerra doan da.
Parte-hartzea gora
Geroz eta emakume gehiago dira Lilatoian parte-hartzen dutenak. Denera 3.875 dortsal jarri ditu antolakuntzak aurtengo ediziorako eta dagoeneko agortuta daude. Iaz esate baterako, Lasarte-Oriako 103 korrikalarik zeharkatu zuten Boulevardeko helmuga marra. Patinen gainean egin zutenak berriz, lau izan ziren.
Aurten ere kolore biziz jantziko dira Donostiako kaleak martxoaren 1ean, goizeko 11:00etatik aurrera.