Lore eta paisaiez bete dira Jalgiko hormak

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urtarrilaren 11

Jalgi Kafe Antzokiak berriro ere erakusketak hartuko ditu bere baitan, kudeaketa aldaketare ostean. Tabernako hormek artelanak izango dituzte zintzilik urtarriletik aurrera.

Lehen erakusketa dagoeneko ikusgai dago. Jose Luis Oria margolari azpeitiarraren eskutik, olioz margotutako Donostia eta Zumaiako txokoen ikuspegi ezberdinak edo natura hilez gozatu ahalko dute tabernara hurbiltzen diren herritarrek.

Amateurra

Jose Luis Oria margolari amateurra da. Nahiz eta Azpeitian jaioa izan, egun Donostian bizi da. 

Duela gutxira arte modu pertsonalean erakusten zituen bere lanak, ikusleak erakartzen ez zituztela uste baitzuen. Donostiako Errekalde tabernan edo Irunen egindako erakusketek bere lanen balioaz jabetzera eraman dute eta horregatik, bera lana Lasarte-Orian dago erakusgai egun hauetan.

Jalgiko erakusketan ikusi daitezkeen margo klasikoez gain, lan abstraktuak ere egiten ditu margolariak. 

Lanak salgai 

Erakusketa margo guztiak salgai daude. Interesa duenak Jalgi Kafe antzokian bertan eskuragarri du koadroen zerrenda eta hauen prezioen orria. Egileak jakitera eman duenez, prezioak negozigarriak dira.
Informazio gehiago eskuratu nahi duenak margolariarrekin zuzenean edo Ttakun kultur elkartearekin jarri daiteke harremanetan honako  telefono zenbakietan: Jose Luis Oria, 658 41 99 95 edo Ttakun kultur elkartea, 943 37 14 48.