Kamera-musika Brigitarrenean

Txintxarri Aldizkaria 2015eko otsailaren 16a

Musika giroa egon zen joan den ostiralean Brigitarren komentuan. Oraingo honetan Tolosatik etorritako Arimaz Kamera Orkestrak eskaini zuen emanaldia, Danok Kide elkartean antolatutako X. Musika Topaketen baitan.

Hainbat herritar hurbildu ziren komentura, Arimazek eskaini zuen kontzertuaz gozatzera. Itziar Lujanbiok oboea jo zuen eta Arantza Etxabe sopranoak ahotsa jarri, Kepa Martinez de Albenizen zuzendaritzapean.

Egitaraua bi zati desberdinetan banatu zuten musikariek. Lehenengoan Henry Purcell konpositorearen hainbat pieza jo zituzten: 'Music for a while' eta 'Suite Abdelazer' bezalako hainbat.

Bigarrenean berriz, J.D. Heinischen eta J.S. Bach konpositoreen obrak interpretatu zituzten.