Lasarte-Oriako Udalak jakitera eman duenez, Pablo Garaikoetxea ikastetxeko atezainaren etxebizitza egoera txarrean dago. Hau urgentziaz eraberritzeko dekretua sinatu du Udalak Reformas Javier Lasa Igoa enpresarekin. Esleipena 26.569 eurokoa da.
Udalaren hitzetan, lan horiek beharrezkoak dira logelan dagoen hezetasun arazoa konpondu eta gela babesteko. Arazo hori azken urtean ikastetxeko teilatu-hodiak gaizki mantentzeagatik etorri da.
Honetaz gain, etxebizitza dagokion araudiara egokituko da. Horretarako, hainbat trenkada eraitsi eta estaldura pikatu, iturgintzako instalazioa konpondu, sukaldean azulejuak eta zeramikazko zoladura eta gainontzean, parket flotatzailea jarri eta ateak eta leihoak aldatuko dira.
Bestalde, “Argiteria Publikoaren Hornidura” esleipenerako baldintza-agiriak ere onetsi direla ohartarazi du Udalak. Zenbatekoa 49.753,69 eurokoa da.