Alerta laranjan egongo da herria ostegunera arte, elurragatik. Hala ohartarazi dio Larrialdiei aurre egiteko eta Metereologiako Zuzendaritzak Udalari. 200 eta 400 metro artekoa izango da elur-kota bihar goizaldean, eta 100 metrora jaitsiko da goizean goiz. Itsasmailara ere egingo du behera, ekialdean bereziki.
Trumoi-ekaitzak eta txingorra ere egingo du egunotan, Kantauri isurialdean bereziki. 200 metrotan 2 eta 15 zentimetro artekoa izango da lodiera; 5 eta 30ekoa berriz 600 eta 1.000 metrotan.
Udalaren gomendioak
"Autoa ahalik eta gutxien erabiltzeko" gomendatu die herritarrei Lasarte-Oriako Udalak. Bestalde, abisu bat ere eman du: lehentasuna eman die errepide nagusi eta oinezkoentzako espaloiei. Hortaz, Udalak adierazi du "gehiago" kosta litekeela garbiketa kale txiki eta auzoetan.