Senior A kategorian taldeka bigarren postua eskuratu zuten bost uztaien proban. Banakako jardunean berriz, Aizpea Arroyo lehena izan zen uztaien lanean eta Garazi Gomez zazpigarren.
Jubenil A mailan taldeka zazpigarren postua eskuratu zuten mazekin. “Talde honek asko eta gogor entrenatu beharko du, euren lehenengo urtea baita erreminta honekin lan egiten dutela”, adierazi du Maite Rueda prestatzaileak.
Jubenil B taldekoen artetik, emaitzarik aipagarriena Ainara Apeztegiak lortu zuen, 5. egin zuen mazoekin.
Kadeteetan, A kategorian, Naroa Sanzek 10. egin zuen sokekin. B taldeak ezin izan zuen larunbatean lehiatu gimnasta bat gaixo jarri zelako eta ez daukatelako ordezkorik.
LOKEko entrenatzaileak gustura ziren herriko neskek lehen txapelketan eskuratutako emaitzekin, batez ere uztaiekin osatutako lanean Aizpea Arroyok lortutako lehen postuarekin eta Senior A taldearen bigarrenarekin.