Podemos-Ahal Duguren ekitaldia bihar

Txintxarri Aldizkaria 2015eko otsailaren 6a

Herriko Podemos-Ahal Duguk ekitaldia egingo du bihar Villa Mirentxun, 11:00etan hasita. Datozen udal hauteskundeetan aurkeztuko den 'Lasarte-Oriak Ahal Du' taldearen nondik norakoak azalduko dituzte.

“Elkarrekin lan-egutegia finkatu nahi dugu, gure ildo politikoa aurkeztuko dugu eta zerrendak osatzeko moduaz arituko gara”, adierazi dute. Herritarrei dei egiten diete bertan parte-hartzera.