Errausketaren kontrako taldeen batzar irekia larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urtarrilaren 12a

Gipuzkoan hondakinen errausketaren kontra eta Zero Zabor ereduaren alde mobilizatzen diren hainbat talde eta militante larunbat goizean bilduko dira Zubietan.

Bertan Zubietako Herri Batzarraren deiari erantzunez prestatu den “Zubieta SOS. Buruaren eta Bihotzaren aldarria” manifestua aurkeztu eta eztabaidatuko dute .

Era berean, Zubietan Foru Aldundiak eraiki nahi duen errauskailuaren kontrako hurrengo mobilizazioa zehaztuko dira eta  bertan bildutako talde eta militanteen elkarlana sendotzeko aukerak eta gizarte eredu berri baten alde ari diren beste mugimenduekiko loturak ere aztertuko dira.

Goizeko 10:00etan hasiko da batzarra, Zubietako pilotaleku ondoko bilera-gelan.