Fermin Baldak, beste behin, maila altuko txapelketa osatu zuen. Lehen konbatea segurtasun handiarekin irabazi zuen, baina finalaurrekoan ezin izan zuen aurkaria menperatu. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko borrokaldian erraztasunez lortu zituen garaipena eta brontzezko domina. Ion Arroyo ere gora egiten ari da astez aste. Gasteizko lehen borrokaldia oso erraz irabazi zuen. Tamalez, finalaurreko parekatu batean ezin izan zuen finalerako txartelik eskuratu. Brontzeagatiko borrokan arerioa Ipon bidez garaitu zuen.
Arriaga kiroldegiko txanponaren B aldea Josu Olmos eta Asier Zubizarretak ikusi zuten. Olmosek lehen bi konbateak irabazi bazituen ere, finalaurrekoa eta hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko borrokaldiak galdu egin zituen eta esku-hutsik itzuli zen herrira. Bide beretik, Asier Zubizarretak lehen konbatea galdu egin zuen modu krudelean, 30 segundo besterik falta ez zirenean. Errepeskan ez zuen bigarren aukerarik izan.
Gorka Aristegi prestatzailearen mezua, argia: “Zorionak laurei, lanean jarraituko dugu”.