Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Real Sodiedad klubeko itsaspeko atala eta Lasarte-Oriako udalaren laguntzarekin, 4. itsaspeko zinema zikloa antolatu du Danok Kide elkarteak. Saioak otsailaren 9, 16 eta 23an izango dira 19:30ean hasita Manuel Lekuonan. Hauetan dokumental eta bideo mota desberdinak ikusi ahal izango dira. Sarrera doan izango da eta antolatzaileek iazko arrkasta errepikatzea espero dute.
Ikusi ahal izango diren lanetako batzuk dira, “Bali”, “Oparia” eta “Bizirik irauteko markatuak”.