Zehazki, 36 merkatari, 15 ostalari eta zerbitzu pertsonalak eskaintzen dituzten beste 16 establezimendu daude webgunean momentu honetan.
Erabilera datuei dagokienean, azken hilabetean, webgune berriak 1.190 bisita jaso ditu eta bataz beste bisitari bakoitzak 5 eskaintza ikusi ditu. Udalaren ustetan “datuak positiboak dira hasi berria den webgune batentzat, kontuan hartuta komertzio asko eta asko oraintxe hasi direla eskaintzak sartzen”.
“Herritarrak sare sozialen bitartez pixkanaka ari dira ezagutzen webgunea eta bere aukerak eta azken hilabetean jarraitzaileak gehituz joan dira facebook eta twitterreko kontuetan”. Udalak eskaintzak ezagutzera animatu nahi ditu herritar guztiak, eskaintzen webgune berrian.