Antoniok adierazi duenez, "zor batzuk kitatzeko" baliatuko ditu zozketan eskuratu dituen 1.500 euroak. Esan du Ogi-Berri zozketa hori egiten hasi zenetik hartu duela parte, urtero-urtero, eta poz handia hartu duela saria irabazi duela jakitean. Ohikoa den moduan, argazkia atera dute irabazleak eta Ogi-Berriko arduradunak.
Aterpeako saskiek badituzte irabazleak
Aterpea herriko merkatari eta ostalari elkarteak gabonetako saskien irabazleen zerrenda eman du aditzera. Guztira Aterpeako 27 komertzio eta tabernak banatu dizkiete saskiak bezeroei.
Irabazleak hauek izan dira: Sergio Redondo (Yoigo), Angel Redondo (Ventanas Alcar), Mamen Urbistondo (Ormazabal loradenda), Pepi Calle Prieto (Nogues), Mila Fernandez (Bideo Lagunak), Josefa San Millan (Isu Leihoak), Pepi Santamaria (Ferreteria Sukoa), Mercedes Gonzalez (Izarra bitxitegia), Jose Miguel Lauzirika (Lasarte System), Alicia Fernandez (Ekain liburudenda), Filomena Recio (Libreria Zumaburu), Susana Fajardo (Alba Modas), Antonio Martin (Santana Informatica).
Aurreko paragrafoan irabazleen zerrenda erdia txertatu dugu. Honats falta diren izenak: Ana Zubillaga (Merceria Olmi), Itziar Muniain (Electricidad Arregui), Maria Transito Acosta (Arkupe taberna), Pedro Garcia (Yolanda taberna), Juani Martinez (Zapateria Iturbe), Maria Jose Balerdi (Bazar Abreu), Donetz (Orbela Ekodenda), Ane (Donna), Amaia Biurrarena (Complementos Alda), Isabel Zabaleta (Maya lentzeria), Sera Sanchez (Lizarri optika), Amaia Azcona (Buenetxea kafetegia), Mercedes del Arco (Urruzola mertzeria) eta Ane Lizeaga (Pub Usoak).