Ostiralean komentura gerturatzen diren herritarrek egitarau zabal batez gozatu ahalko dute. Bi zatitan banatuta eskainiko du emanaldia 'Ars Combinatoria' taldeak. Ikuskizunak 'Quando fuere menester glosar' du izena.
Kontzertuko zati bakoitzean hainbat konpositoreren seina pieza eskainiko ditu Ars Combinatoriak. Konpositore horiek espainiarrak eta italiarrak dira: Diego Ortiz, Giovanni Batista Fontana, Andrea Falconiero, Dario Castello, Girolamo Frescobaldi... Denek badute ezaugarri komun bat: Errenazimendu garaikoak direla, XV. eta XVI. mendekoak.
Ibilbide luzeko taldea
Elsa Ferrer (biolina), Alberto Campanero (biolontxeloa) eta Canco Lopez (klabezina) izango dira Brigitarren komentuan ariko diren musikariak. Ostiraleko emanaldia beste urrats bat izango da euren ibilbide luzean.
1991n jaio zen Ars Combinatoria. XVI. mendeko polifonia espainiarra abesteko, J.S. Bach konpositore ezagunaren abestiak jotzeko zein musika propioa garatzeko interesarekin hasi ziren jotzen.
Espainiako hainbat hiritan eskaini dituzte kontzertuak, eta baita Inglaterran eta Italian ere. Ostiralean ariko da Lasarte-Orian ibilbide luzeko Ars Combinatoria taldea.