Ostadarren lau saskibaloi taldeak Ligako lehen bost postuetan

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urtarrilaren 15a

Guztietan emaitzarik onenak Errendimenduko Junior neskak lortzen ari dira. Jokatutako bederatzi neurketak irabazi dituzte eta ez dute alerik galdu, beraz, sendo mantentzen dira lidergoan.

Errendimenduko kadete neskak sailkapeneko bosgarren postuan daude, hiru garaipen eta sei porrotekin. Kadete parte-hartze mailan ere bosgarren kokatuta daude, bost irabazi eta hiru galduta. Azkenik, 3. probintzialeko mutilak uste baino arazo gehiagorekin, lan duina egiten ari dira lehen urtean eta oraingoz, bost garaipen eta bost porroteko balantzea erdietsi dute, sailkapen nagusian bosgarren kokatzeko.