Beñat Beltranentzat bizikleta

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urtarrilaren 15a

Herriko PSE-EEk azken urteetan egin bezala, jostailu bilketa egin zuen Gabonetan. Jostailuak utzi zituzten guztien artean bizikleta bat zozketatu dute eta aurtengoa Beñat Beltranentzat izan da.

Gabonetan herriko PSE-EEk jostailu bilketa egin zuen azken urteetan egin bezala. Aurten ere emaitzarekin oso pozik zeudela azaldu du Jesus Zaballosek. "Jende asko etorri da jostailuak eta ipuinak uztera eta benetan eskertuta gaude". Bildutako guztia, Caritasek banatu zuela azpimarratu du Zaballosek. Jostailuak utzi zituzten herritarren artean bizikleta baten zozketa egin da eta Beñat Beltranen zenbakia izan da saritua. Beñaten amak azaldu duenez, Beñatek bere arrebarekin batera hautatu zituen eman nahi zituen jostailuak "garrantzitsua da txikitatik konturatzea ume batzuek bizi dituzten zailtasunez". "Ipuinak eta joko desberdinak ekarri genituen".

Beñati asko gustatu zaio bizikleta eta Jesus Zaballosekin batera pozik azaldu dira bera eta bere arreba Elaia argazkian.