Udal erregistroa lehenengo solairura lekualdatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urtarrilaren 17a

Udalak jakinarazi duenez, udaletxe berria martxan jarri zenetik erregistroak arazoak eman ditu langileen laneko baldintzen egokitasuna eta segurtasuna dela eta.

Ondorioz, egokitzapen lanak burutuko dira hurrengo asteetan. Bitartean, erregistroa lehenengo solairura lekualdatuko da. Udalak barkamena eskatzen du sor ditzakeen kalteengatik.