Asteburu gazi-gozoa Beltzak errugbi taldearentzat

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urtarrilaren 19a

Larunbatean Michelinen errugbi partida ederrez gozatzeko aukera izan zen. Goizean 14 urte azpikoen mailako bi taldeak erraz gailendu ziren Riojaren aurka. A taldeak 28-0eko emaitzarekin amaitu zuen eta B taldeak berriz, 42-0ekoa egin zuen.

Arratsaldean, 16 urte azpikoen taldea oso erraz aurreratu zen markagailuan Gasteizko Gaztedi taldearen aurkakoan, partida 61-5eko emaitzarekin bukatu zen etxekoentzat. Eguna ordea ezin izan zuten borobildu izan ere, 18 urte azpikoen mailan, 10-48 galdu zuten etxekoek. Hauek ere Gaztediren aurka neurtu zituzten indarrak.