Musika eta dantza nagusi Okendon

Txintxarri Aldizkaria 2015ko eka. 28a, 20:45
Gaur arratsaldean, musika eta dantza izn dira nagusi Okendo plazan. Zero Setteren Jai banda eta dantza tradizional gidatuak izan dira. Sagardo dastaketa ere izan da plazan eta Sorgin Jaiak antolatuta, Oria ibaia jaisten ausartu dira haibat herritar.

Giro ederra izan da gaur arratsalden Okendo plazan. Eguraldiak lagun jendea hurbildu da Okendo plazara musika entzun, sagardoa dastatu eta dantzatzera.

Zero Sette akordeoi orkestraren jai bandak esnatu du siestatik plaza. Orkestrak talde ezagunen doinuak eskaini ditu. Estilo ezberdinetako errepertoria izan da eskaini dutena Metallica, Bee Ges edo Gozategiren abestiak entzun hal izan dituzte plazan bildu diren ikusleek.

Bitartean, Oria ibaian, Sorgin Jaiak antolatutako ibai jaitsiera izan da. Hamar bat talde izan dira zumabururko parketik zubiraino ibaia jaisten ausartu diren talde edo banakakoak. Hainbat herritar bildu da zubian edo ibilbidean haiei animoak ematera.

Ttakunek antolatutako sagardo dastaketa ere izan da. Herriko Sollenea, Zubillaga, Saltzate, Telleri eta Buenabistako sagardotegiren salda probatu ahal izan dituzte edalontzia erosi eta karpetara hurbildu ziren herritarrek,

Azkenik, dantza egiteko garaia izan da. Maider Oiartzabal eta Dabid Egizabalek gidatuta Eukal Herriko eta nazioarteko dantza tradizionalak izan dira plazan. Ttirriki Ttarraka eskolako lagunen doinuari jarraikiz, zazpi jauzi, fandango, arin-arin eta errumaniako edo irlandako dantzak egin dituzte.

Arratsaldeko giroa argazki albumean.