Lehenengo kontzertuak ere izan dira Okendo plazako oholtzak. Lehengoak igotzen King Kong Boy taldekoak izan dira.
Gandiatik etorritako taldeak bere ‘Alcem el vol’ diskoaren kantak eskaini ditu. Oso harrera ona izan dute eta jendea dantzan jarri dute. Xirimiriren aldeko kamiseta ere jantzi du abeslariak eta elkartasuna adierazi dio herriko elkarteari. Jarraian, estiloz aldatu eta Eskean Kristo Arratiako taldearen rockaren txanda izan da.
Bihar eguerdian hasiko dira San Pedro jaiak modu ofizialean haurren txupinazoarekin. Ekintzaz betetako eguna izango da.