Biyak Bat elkarteko jokoen garaileei saria

Txintxarri Aldizkaria 2015eko ekainaren 25a

Biyak Bat elkarteko lagunek aurreko asteetan jokatu dituzten mahai eta mugimendu jokoen saribanaketa egin dute gaur arratsaldean.

Jesus Zaballo alkatea, PSE-EEko Lourdes Acevedo, Txus Alonso eta Maite Iglesias zinegotziak eta EAJ-ko Jon Antxordoki izan dira ekitaldian eta sariak banatu dituzte.

Manahi jokoetako txapelduna hauek dira: musa lau eta zortzi erregeetara, Manuel Belartieta eta Juan Garcia; eskoba, Antonio Mª Irazusta eta Jose Luis Mendiluce; tute, Jose Morales eta Andres Moreno; puntto, Itziar Camarero-Nuñez eta Mikaela Sasian; txintxon, Maneul Belartieta; Brisca, Isabel Rey eta Jacinto Acosta; rabino, Itziar Camarero-Nuñez; seiak, Felisa Gonzalez eta Marianela Fierro; partxis, Ursino Calvo; damak, Jose Blanco eta dominoa, Jesus Curiel eta Juan Garcia.

Mugimendu jokoei dagokionez, irabazleak emakumezkoen tokan, Asuncion Etxezarreta; gizonezkoen tokan, Prudencio Olano; potean, Jose Maria Bañares eta igelan, Manuel Belartieta izan dira.

Sariak jaso ostean, talde argazkia atera dute eta jarraian, Biyak Bat elkarteko ekintzetan parte hartu duten kideek luntxa izan dute.

San Pedroetan aktibo

Baina ekintzak ez dira amaitu, Biyak Bat elkartea San Pedro hauetan hainbat ekintztan izango da. Izan ere, omenduetako bat baitugu. Horei dela eta, bihar, 19:00etan txupinean izango dira elkarteko ordezkariak.

Bestalde, igandean 10:30etik 12:00etara, Okendo plazan izango dira elkarteko kideak. Lehenik, lerroko dantzak eskainiko dituzte eta ondoren, areto dantzak.

Ekainaren 29an, Manuel Lekuona kulturetxean egingo den omenaldian ere parte hartuko dute eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, elkarteko txaranga herriko kaleak alaitzen egongo da.