Arantxa Urdanpilleta: “Beninen haur asko lan egitera behartuak daude”

Nerea Eizagirre 2015ko eka. 25a, 12:28

Lasarte-Orian kooperante gisa lan egiten duen herritar ugari dago. Horietako bat Arantxa Urdanpilleta dugu. Arantxa Salesiarren Foyer Don Bosco elkarteak Beninen duen etxe batera doa ia urtero. Honetan umezurtz edo familia utzi duten gazteekin lan egiten dute. Maiatza hasieran Manuel Lekuona kultur etxean izan zen erakusketan proiektu honen irudiak ikusteko aukera izan zen.

Benin Afrikako herrialde txiroenetariko da. 10 milioi biztanle inguru ditu eta %50 ez da 18 urtera iristen. Hiru umetik batek lan egiten du eta %31ak ezeztatu beharko litzakeen lanen bat egiten du eta honetan bere osasuna eta seguritatea arriskuan jartzen du. Kasu gehienetan gurasoak dira lan egitera behartzen dituztenak, baina badira mafiei saldutako gazteak ere. Tratu txarrak, biolentzia edo torturak jasan dituzte. Hau dela eta askok erabakitzen dute etxea utzi eta kalean bizitzea. Arantxa Urdanpilleta herritarrak haur eta gazte hauekin egiten du lan eta bere esperientzia azaldu digu.

Zergatik Afrika?

Orain dela 40 urte salesiarretan ikasten zuten gazteak gure parrokiara etortzen ziren Kristau ikasbidea emateko. Mendira irteerak  etab. egiten zituzten. 

Gehienak kanpotarrak ziren eta parrokiko apaizak Urdanpilletarengana joateko esaten zien eta gure etxean egiten zuten lo. 

Batek bere ikasketak amaitu eta Afrikara joan zen, Jose Luis de la Fuente. Beti izan zuen Afrikara joateko gogoa. Bizkaitarra zen eta Afrikatik etortzen zen bakoitzean gure etxera etortzen zen. 

Honek 'Niños de la calle' izeneko etxea sortu zuen Beninen duela 18 urte. Etor-tzean bertako gauzak kontatzen zizkigun eta niri bost axola zitzaidan Afrika edo... 

Orain pentsatuta hitz itsusiak ere esaten nizkion orduan. 

Baina duela 17 urte Kilimanjaro mendia egitera joan nintzen eta bertako gidarekin, nire ingelesa makarronikoarekin, ordu bete baino gehiago egon nintzen hizketan. Bueltatzean Madrilen nire lagunek afrikarrez nazkatuta zeudela esaten zuten eta nik “bueltatuko naiz esan nuen eta bueltatuko naiz amarekin”. “Zoratuta zaude” esaten zidaten lagunek. 

Eta noiz joan zinen kooperante gisa lehengoz?

Orain dela hamabost urte egin nuen nire lehendabiziko bidaia Beninera. Txundituta etorri nintzen hamabost egun horiekin. 

Zortea eduki nuen Bilbotik inspektore batzuk joaten zirelako eta Bilboko bikote eta apaiz bat. Eta haiekin bertan zeuden proiektuak ikusi nituen. Txundituta geratu nintzen bertan egiten zen lanarekin. 

Lanera bueltatzean erabaki nuen ahal nuenean neguan hilabete bat hartuko nuela soldatarik gabe eta hara joango nintzela berriz. Benidorm-era joaten diren bezala eta horrela hasi nintzen.

Hitz egin iezadazu Benini buruz?

Benin zabala da eta kosta aldean dago. 7 milio biztanle izango dira eta erdia baino gehiago, Porto Novo eta Catanú-n bizi dira. 

Ni kapitalera joaten naiz, kapital politikora Porto Novo da. Izan ere, han kapital politiko eta administratiboa daude, bigarren hau Cotonú da. 

Gero herrixkak daude eta iparraldean badaude Parakou edo Natitingou bezalako hiriak. Baina gehienak hegoaldean bizi dira. Porto Novo oso handia da. 

Komertziotik bizi dira Cotonú-n azoka handia dago eta bertan gauzak erosi eta Porto Novon saltzen dira.

Batzuk Nigeria ondoan dagoenez, bertako petrolio putzuetara joaten dira lan egitera. Eta gero etxera bueltatzen dira.

Garapen aldetik nola dago herria?

Benin Afrikako rankinean oso behean dago, ez dago dirurik ez ezer.

Kale gehienak lokatzezkoak dira. Erdialdean asfaltoko batzuk daude. Frantziatik banandu zirela 50 urte bete zirenean desfile bat egin zuten eta horretarako asfaltatu zituzten kale batzuk... Baina pixkanaka pixkanaka doaz gauzak.

Ekonomikoki salto handia dago, orduan?

Dirua daukanak asko du eta miseria asko ikusten da. Baina nahiz eta horrela izan, oso zoriontsu bizi dira.

Dirua dutenean pasta pixka bat edo tomateak erosten dituzte edo iñama... Arta irina edo maniokarekin egiten dituzte bola batzuk eta horiek haragi edo arrain saltsarekin jartzen dira. 
Tomateak eta frutak sasoiaren arabera oso garesti izaten dira. Batez ere, Ramadan garaian.
Dirua daukatenak beste maila batean bizi dira. 

Tomateak eta frutak sasoiaren arabera oso garesti izaten dira. Batez ere, Ramadan garaian.

Dirua daukatenak beste maila batean bizi dira.

Esate baterako, Beninen kriston hotelak daude. Bertan nesketako batek lan egiten du eta bertan ur beroko kanila dagoela azpimarratzen zuen. 

Beninen ur kanila bakarra dago honetatik ur epela ateratzen da beti, goizean, gaua freskoa izan bada agian freskoagoa, baina bestela epela eta dirudunek ur beroko kanila dute. Gainera haize egokitua dago. 

Zein hizkuntzatan moldatzen zara bertan?

Han lan egiteko bertako pertsona baten laguntza behar duzu. Benin-en 40 hizkuntza baino gehiago daude. Ofiziala frantsesa da, baina inposatutakoa da.

Nik zoritxarrez frantsesez hitz egin behar diet eta ez dakit asko. Batzuetan txantxak egiten dizkidate. Nik hori nire hizkuntza ez dela eta nire hizkuntza erakutsiko dietela esaten diet.

Baina zeinuen bidezko hizkuntza dago eta horrekin moldatzen gara, batuketak irakatsi edo edozertarako. 

Dena dela nik frantsesa-fon hiztegi bat erosi dut eta fon hitz batzuk ikasi ditut. Jubilatzerako fon hizkuntza ikasi behar dut. Porto Novon adibidez lau hizkuntza erabiltzen dira gehien. Baina lau hizkuntza ikasteko ez dut nik burua. Fona da gehien erabiltzen dena eta horrekin hasiko naiz.

Zer nolako lana egiten duzue bertan?

GKEak 6tik 16 urte arteko haur eta gaztetxoekin lan egiten du. Guk mutilak ditugu eta neskentzako salesiarrek eratutako beste leku bat dago. 

Proiektu ezberdinak daude. Hiru barraka daude Porto Novoko auzoetan eta Cotonú-n etxe berri bat egin zen iaz urrian ireki zena. Baserri eskola ere badago.

Zergatik hartzen dituzue gazte horiek?

Kale gorrian daudelako. Ni joaten naizen etxea azoka baten ondoan dago eraikita. Azokan 100.000 pertsona bizi dira eta bertan haurrak eta umezurtzak trapitxeoan ibiltzen dira. 
GKE-aren etxean dauden tartean etxera nola bueltatu daitezkeen hitz egiten duzu haiekin eta eskolaratzea posible den. 

Familiarik ez badute, harrera familia aurkitzen saiatzen gara eta ikasketak amaitu bitartean bertan egoten dira. 

Zenbat haur eta gazte egon daitezke proiektuetan?

Ba ez dakit ziur esaten. Baina 250 bat haur eta gaztek bazkaltzen dute toki batean edo bestean.

Zergatik uzten dute familia?
Askotan bitan ezkondutako aita edo ama dute eta besteak ez ditu haurrak nahi. 
Gainera, gazte asko lan egitera behartuak izaten dira. Han txikiek helduentzako egin behar dute lan. 

Guk etxean izan dugu kasu bat. Zazpi urteko haur batek etxea utzi zuen igeltsero laguntzaile lanak egin behar zituelako. 25 kiloko porlan zakuak hartu behar zituen eta ez bazuen egiten egurra ematen zioten. Oso baldintza gogorrak pairatzen dituzte. 

Zein egoeratan iristen dira gazteak?

Denetarik iristen da etxera. Erizainak ere egoten dira etxean praktikak egiten eta horiek aztertzen dute haurra. Baloratzen dute ospitalera eraman behar ditugun edo ez. Senda bidean jarri eta etxetik zergatik ihes egin duten galdetzen zaie.

Gaixotasdun larriekin ere joango dira, ezta?

Han malaria da nagusi. Anofeles moskitoak eragindakoa. Gehienak ongi elikatuak ez daudenez, gaixotasuna hartzen dute. 

Baina ondo bazaude eta hara baldin bazoaz gripe bat bezala pasa daiteke.

Gazteei egunero dutxatu behar dutela irakatsi behar diegu, ze gaixotasun asko har ditzakete ez badira egoki garbitzen. Jantziek ere garbi egon behar dute. Gainera, nahiz eta ospitaleak publikoak izan, gobernuarenak, analisiak edo dena delako proba osagarraik egiteko ordaindu egin behar da.

Ebola edo horrelako gaitzik, ofizialki ez da ezer egon.

Eta etxera bueltatzen dira?

Batzuk bai. Baina etxera bueltatzen badira ez zaie jarraipena egiten. Gertatu da ere ikasketak amaitu eta inbidiak daudenez eta bertan pozoiak asko erabiltzen direnez, hau hilik agertzea. 

Ikasketak aipatu dituzu, zer nolako heziketa dago bertan? Eta hartzen dituzuen haurrak. Zer nolako heziketa dute?
Han hezkuntza publikoa dago. Baina etxeko askok ez dakite irakurtzen, idazten edo axota bat hartzen ere. Beraz, erakutsi behar zaizkie hizkiak. Beste batzuk ikasketak utzi dituzte eta ez dakite batuketak egiten. Gainera, adinaren arabera, ezin dute gero eskolara joan eta baztertzen dituzte. Haiekin lan egiten dugu. Pozgarria da norbaiti batuketak egiten erakutsi eta bi urtetara bueltatzean eskolan dagoela jakitea. 

Zer egiten duzue eskolaratzea lortzeko?

Eskolara joan baino lehen eskola txiki batzuk daude eratuak eta hauetan ikusten da zein mailatan dauden eta gai diren. Batzuetan ikasle batzuk azkarrak dira eta eskola pribatuetara eramaten dira. Hauetan matrikulak garestiak dira. 

Hauetaz gain, lan egitera behartuak dauden gazteen kasuan, guk negoziaketa bat egiten dugu eta goizetan gure zentroan daude ikasten eta arratsaldean lan egiten dute. Libreki aurkezten dira azterketetara eta horrela ikasketak amaitzen dituzte.

Diru partida bat dago horretarako eta bost gela daude antolatuak. Ikasketak egiten ez badituzte lanbide bat irakasten saiatzen dira eta hau aurrera eramateko tresnak ematen zaizkie, baina gero auskalo. Zuk momentukoa ematen diozu baina bakoitzak bere bidea egin behar du. Bost edo sei bat esate baterako unibertsitatea amaitzen ari dira.

Eta etxera bueltatzen dira?

Batzuk bai. Baina etxera bueltatzen badira ez zaie jarraipena egiten. Gertatu da ere ikasketak amaitu eta inbidiak daudenez eta bertan pozoiak asko erabiltzen direnez, hau hilik agertzea. 

Ikasketak aipatu dituzu, zer nolako heziketa dago bertan? Eta hartzen dituzuen haurrak. Zer nolako heziketa dute?

Han hezkuntza publikoa dago. Baina etxeko askok ez dakite irakurtzen, idazten edo axota bat hartzen ere. Beraz, erakutsi behar zaizkie hizkiak. Beste batzuk ikasketak utzi dituzte eta ez dakite batuketak egiten. Gainera, adinaren arabera, ezin dute gero eskolara joan eta baztertzen dituzte. Haiekin lan egiten dugu. Pozgarria da norbaiti batuketak egiten erakutsi eta bi urtetara bueltatzean eskolan dagoela jakitea. 

Zer egiten duzue eskolaratzea lortzeko?

Eskolara joan baino lehen eskola txiki batzuk daude eratuak eta hauetan ikusten da zein mailatan dauden eta gai diren. Batzuetan ikasle batzuk azkarrak dira eta eskola pribatuetara eramaten dira. Hauetan matrikulak garestiak dira. 

Hauetaz gain, lan egitera behartuak dauden gazteen kasuan, guk negoziaketa bat egiten dugu eta goizetan gure zentroan daude ikasten eta arratsaldean lan egiten dute. Libreki aurkezten dira azterketetara eta horrela ikasketak amaitzen dituzte.

Diru partida bat dago horretarako eta bost gela daude antolatuak. Ikasketak egiten ez badituzte lanbide bat irakasten saiatzen dira eta hau aurrera eramateko tresnak ematen zaizkie, baina gero auskalo. Zuk momentukoa ematen diozu baina bakoitzak bere bidea egin behar du. Bost edo sei bat esate baterako unibertsitatea amaitzen ari dira.

Baserri eskola aipatu duzu lehen...

Konturatu ginen ere landa eremutik haur asko etortzen zela eta haientzat baserri eskola bat dago. Bertan oiloak, ahuntzak etab. daude, hauek nola hazi, barazkiak noiz eta nola landatu eta nola zaindu ere erakusten da bertan. 

Hamasei-hogei haur egoten dira bertan. Eta ekoitzitako produktuak saltzen dituzte. Autokudeatu beharko litzateke, baina batzuetan gaixotasunak direla medio zail izaten da. Arrain-haztegi bat ere badago...

Eta bestelako laguntzarik ematen al zaie?

Ikasketetan aurrera doazenei diru pixka bat ematen zaie.Haiek ere jarri behar dute, ze ez dugu parasitorik nahi. Neurtu egin behar da. 

Psikologo batzuekin lan egiten dugu, monitoreak daude, hango salesiarrak eta astero biltzen dira kasuak aztertzeko. Bakoitzari zenbat diru, zein epetan eta zein ikasketak egiteko emango zaion erabakitzen da.

Hau ere diruaren arabera egiten da. Hemendik bidaltzen da eta oraintxe Europar Batasunarekin harreman ona dago, baina ez dakizu hurrengo urtean dirua egongo den edo ez. Hori da zalantza.

GKEak beraz krisia ere nabari du...

Bai, baita lehen munduan ematen diren aldaketak ere. 

Lehen esate baterako arto pila iristen zen, baina orain hau biodiesela egiteko erabiltzen denez, ez da Afrikara iristen.GKEak hemendik bidaltzen denarekin egiten du lan. Jendeak gauzak ematea nahiago du, dirua ematea baino. Horregatik argazkiak egiten dira hemen biltzen diren gauzak hara iristean. Hemen nik biltzen ditudanak esaterako Iruñeara doaz eta bertatik ateratzen dira Benin eta Togora.

Eta zer behar dute?

Denetarik behar dute. Arropa 6 urtetatik 16 bitartekora udakoa bada hobeto. 

Liburuak adibidez. Ipuinak edo komikiak bidali izan ditut frantsesez. Ze liburuak balio ez badio, behintzat saldu eta dirua lortzen du.

Erderaz ere bidali izan ditut eta han dagoen gaztelerako irakasle bati ematen zaizkio. Bertakoa da, baina zoragarri hitz egiten du gaztelania. Eskola batean erdara klaseak ematen ditu. Bertan bigarren mailan atzerriko hizkuntza bat ikasi behar da, alemana, ingelesa edo gaztelania. Ikusi izan ditut euskarazko batzuk ere... 

Arroza pakete batekin hasita nahi duzunera arte eman ahal da. Kanpainak egiten dira horretarako eta ongi bideratzen dela ziurtatzen da. 

Hemen Gipuzkoan Urnietan, Azkoitian egiten dira nagusiki gauzak gure GKEren alde. Azkoitian pintxo solidarioa egin zen maiatzaren 9an, esate baterako.

Kontutan izan behar da gero eta gehiago behar dela horrelako herrialdetara bidaltzeko, beti eskatzen da baina beharra erreala da eta kontziente izan behar gara oso egoera larrian aurkitzen direla. Lasarte-Oriako Udaletxeari sentsibilizazio kanpainan nolabait parte hartzea eskatu zaio eta erakusketak horregatik egingo dira. Dagoeneko lehenengoa egin da eta hurrengo bat izango da azaroan.