Zinta, borrak, uztaiak... airean ibili ziren atzo goizean kiroldegian. LOKEko gimnasia erritmikoko neskek erakustaldi ederra egin zuten.
Bertan denboraldi ederra egin duten Aizpea Arroyo Euskadiko txapeldun amateurra eta Garazi Gomez seniorrak edo Ainara Apeztegia jubenila izan ziren haien lanak erakusten.
Maila ezberdinetako taldeek, zein banakakoek ere haien trebezia erakutsi zuten.
Gimnastika erritmikoko hainbat irudi argazki eta bideo galerian.
Bazkaria
Era berean, atzo, LOKE taldeak ikasturte amaierako bazkarian bildu zituen Araeta jatetxean kirol ezberdinetako ordezkari eta kirolariak.
Bapo bazkaldu eta denboraldian egindako lanarengatik. Amaia Andres lehendakariak denboraldiko emaitzak azpimarratu zituen eta hainbat kirolari saritu zituzten: tenisean, Alex Fernandorena; atletismoan, Eneritz Busto Espainiako 60 m. hesi-lasterketako txapelduna eta Jon Altuna, kideekin izandako prestutasunagatik; judoan, Asier Sagasti Euskadiko txapelduna eta Garikoitz Mena eta gimnastika erritmikoan, senior A taldea.
Gorka Aristegi judoko entrenatzaileri ikasleek oroigarri bat eman zioten eta taldearen zuzendaritza utzi duten Manolo Morales eta Jesus Diezi aipamen berezia egin zion zuzendaritzak. “Etapa bat bizi dugu. Orain belaunaldi berrien txanda da eta ederki egingo dute” azaldu zuen Moralesek.