Ikasturte amaiera musikala

Txintxarri Aldizkaria 2015ko eka. 17a, 22:00
Atzo eta gaur Udal Musika eskolako lagunek ikasturte amaierako emanaldiak eskaini dituzte.

Pianoa, bibolina, flauta, gitarra, ahotsa... gaur eta atzo musikari gazte eta helduek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsi dute senide, lagun eta ezagunen aurrean.  

Bakarka, binaka edo taldean euskal doinuak, filmeetako abesti ezagunak edo melodia klasikoak eskaini dituzte trebetasun handiz ikasleek bi egun hauetan. Hala nola, 'Furra, furra', 'Edelweiss', 'The Bere necessities', 'Cheek to cheek' edo Mikel Laboaren 'Negua'. 

Bi saio hauetan Manuel Lekuonako aretoa bete duten ikusleek musikarien lana txalotu dute.

Honetaz gain gaurko ekitaldiaren amaieran, zikloa amaitu duten ikasleek haien diplomak jaso dituzte.

Emanaldietako irudi batzuk bideo galerian.