2015-2016 denboraldiko izen-ematea zabalik

Txintxarri Aldizkaria 2015eko ekainaren 16a

Datorren denboraldia prestatzen hasi da jada Buruntzaldea IKT. Izen-emate epea zabaldu du jada; igeriketa taldean sartzeko interesa dutenek uztailaren 26ra arteko epea dute.

Buruntzaldea IKTren webgunean bete beharko dute inskripzioa interesa dutenek. 'Izen emateak' atalean sartu eta 'Lasarte-Oria' klikatu beharko dute. Horrez gain, albiste honekin batera atxikita doan bidi kodea ere eskaneatu daiteke eta web orrialdera eraman gero.

Irailaren 14an hasiko da 2015-2016 denboraldia; lehen entrenamendu eguna izango da hori (hilaren 15ean hasiko dira batzuk, entrenatzeko dituzten ordutegien arabera). Buruntzaldea IKTk jakinarazi ditu jada 2008an, 2007an eta 2006an jaiotako haurren ordutegiak zeintzuk izango diren. Astearte eta ostegunetan entrenatuko dute 2008koek, 17:30etatik 18:15era; 2007koek astelehen eta ostiraletan izango dituzte saioak, 17:30etatik 18:30etara; 2006koek ordutegi bera izango dute eta astelehen, asteazken eta ostiraletan entrenatuko dute.

Gainontzeko adinetako igerilariek zein egun eta ordutan entrenatuko duten jakiteko, web orrialdean begiratu edo 696 506 632 telefonora (Borja Apeztegia) hots egin beharko dute.