Festak hilaren 26an hasiko dira, eta ordurako kamixeta prest edukitze aldera, ekainaren 17 eta 18an tintatuko dituzte. Landaberri-Garaikoetxeako patiora joan beharko dute haurrek 17an, 15:30etatik 17:00etara arte. Ekainaren 18an Sasoetan tailer bera egingo dute, kamixetak tintatu eta lagun-taldearen izena atzean jartzearena. Ordua berbera izango da bi egunetan.
Antolatzaileek ohartarazi dute haurrek kamiseta txuri bat eraman beharko dutela tailerretara.