Gaurtik hasi eta ekainaren 30era arte matrikulatu ahalko dira 2015-2016 ikasturtean EPA-HHIn ikasteko interesa dutenak. Astelehenetik ostegunera 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara edukiko dute aukera, eta ostiraletan berriz 10:00etatik 12:00etara. Izena emateko asmoa dutenek Beko kale bidea 1 helbidera joan beharko dute, EPA-HHIk osasun etxearen egoitzako 3. solairuan daukan bulegora.
Bigarren Hezkuntzako graduatua, Lanbide Heziketako Goi Mailako edo Unibertsitatera sartzeko probak prestatu nahi dituen orok gaurtik aurrera egin dezake matrikula, beraz. Gaztelera ikasteko eskolak hartu nahi dituzten etorkinek ere ahalko dute izena eman.
Datorren urtean lehen aipatutako gauzaren bat egin nahi duenak 943 36 66 08 telefonora hots egin dezake, info@epalasarte.es helbide elektronikora idatzi edo www.epalasarte.es webguneari begiratu bat eman.