Herriko hainbat triatleta ederki asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2015eko ekainaren 15a

Fin aritu dira herriko hainbat triatleta pasa den asteburuko probetan. Donostriku triatloian hartu zuten parte batzuek atzo, eta herenegungo Zarauzko erdi distantziakoan beste batzuek. Lasarte-Oria ordezkatzera joandako triatleta guztiek lortu dute bukatzea; bereziki aipatzekoa da Pili Bodegasek atzo Donostian erdietsitako bigarren postua, 1:20:23ko denbora eginaz.

Bodegas ez zen atzo Donostian aritu zen herriko triatleta bakarra. Saiatuz taldearen izenean hartu zuten parte Andoni Salsamendik eta Javi Lopezek. 1:28:38 eta 1:30:38ko denborak egin zituzten, hurrenez hurren.

Zarautzen ere hainbat herritarrek osatu zuten erdi distantziako triatloia, larunbatean. Saiatuz taldeko sei kide egon ziren irteera lerroan, eta denek zeharkatu zuten helmuga handik ordu batzuetara. Imanol Arteaga izan zen azkarrena; 64. postuan iritsi zen 4:37:02ko denbora eginez. Saiatuzeko triatletez gain Maria Mendibek ere bukatu zuen ibilbidea, 5:16:13ko denborarekin.