Rocioko Ama Birgineren omenezko erromeriarakoa hainbat ekintza prestatu dituzte Sembalnte Andaluz elkarteko kideek. Atzoko eguraldi txarrak ordea, festa apur bat zapuztu zuen eta ezin izan zen Atsobakarreko parkean jaia nagusitu. Hainbat ekintza bertan behera utzi ziren. Igande goizean ordea, giroa bestelakoa da eta Arantzazuko Amaren parrokian egindako meza alaiarekin hasiera eman diote egunari Semblanteko kide eta lagunek.
Bertan Semblanteko talde ezberdinek parte hartu dute, abestiak eta dantzak ama birjinari eskainiz. Hermandadeko kide berriei ongietorria eman zaie ere Ama birjinaren medalla jarriz.Meza berezia bukatuta, ama birgina hartu eta Atsobakarrera abiatu dira prozesioan. San Pedro elizaren parean gelditu eta kanta bat eskaini dute bideari jarraipena eman aurretik.
Ohi bezala soineko eta jantzi koloretsuak izan dira nagusi. Atsobakarrera iritsita, festari hasiera emango diote.
Bazkari herrikoiarekin hasi aurretik eta musikak girotuta, agintarien brindisa egingo da. Arratsaldean berriz, Semblante Andaluz elkarteko talde ezberdinek emanaldia eskainiko dute eta oholtzara igoko dira ere herrira gonbidatutako beste Andaluziar etxeetako taldeak. Amigos del Sur taldearen emanaldia egingo da jarraian eta jaiari amaiera emateko, Ama Birjina agurtzeko salvea abestuko dute. Herritarrak honetara gerturatzea gonbidatzen dituzte antolatzaileek.