Txindoki eta El Punto finalean

Txintxarri Aldizkaria 2015eko ekainaren 14a

Atzo jokatu ziren herriko areto futboleko finalaurreko neurketak. Itzulerako bi partidak izanda, dagoeneko final handia jokatuko duten taldeak erabaki dira. Txindoki eta El Punto izango dira aurrez-aurre.

Txindoki eta Insaustiren arteko partida gogorra izan zen, amaierara 2-2ko emai-tzarekin iritsi ziren eta penaltietan erabaki behar izan zen irabazlea. Azkenean, Txindokik 3 sartu zituen eta Insaustik bostetik bi sartuta, txapelketari agur esan zion.

Jarraian, El Punto eta Izkiña taldeen arteko partida jokatu zen. Izkiñak 2-0 irabazi arren, El Puntok zuen abantaila joaneko partidatik, 4-1 irabazita, beraz, finalera El Punto pasa zen.
Final handia larunbatean izango da 18:00etan kiroldegian. Aurretik, 16:00etan, kontsolazio partida jokatuko dute Trumoi eta Indauxek, izan ere atzokoan Indaux eta Alsoren arteko partida 5-3 irabazi zuen Indauxek eta Ilargi 3 eta Trumoi 2ko emaitzarekin, aurreko partida baliatuz ere, Trumoi pasa zen finalera.