XXVI. Lasarte saria eta 1go Erronka bihar Udal kiroldegian

Txintxarri Aldizkaria 2015eko ekainaren 12a

Buruntzaldea IKTko hainbat igerilarik hartuko dute parte bi txapelketa horietan bihar. XXVI. Lasarte sarian hartuko dute parte benjamin eta alebinek, eta 1go Erronkan ariko dira ostean infantil, junior eta absolutuak.

Buruntzaldea IKTko benjamin eta alebinek denboraldiari amaiera emango diote elkarteak berak antolatutako Lasarte sariarekin. Probei 10:00etan ekin aurretik erakustaldi txiki bat egingo dute 'Estiloak' ataleko haurrek. 9:40etan hasiko da ekitalditxo hori.

Benjamin eta alebinen ostean infantil, junior eta absolutuek jarraipena emango diote denboraldiari, 1go Erronka delakoan lehiatuz. 12:15ean hasiko dira probak. 

Buruntzaldea IKTko igerilariak gogotsu daude entrenamenduetan landutakoa bihar Kiroldegian praktikan jartzeko. Tximeleta, bizkarra eta librea bezalako estiloez gozatu ahalko dute igerilekura bertaratzen diren ikusleek.