Ttakunek aurten ere DBHko gazteentzat kanpaldi ibiltariak antolatu ditu. Izena ematea amaituta, gurasoek hitzordua izango dute gaur Manuel Lekuonan. DBH1-2koen txanda 18:00etan izango da eta DBH3-4koena 19:00etan. Bertan kanpaldietako programazioa ezagutzeaz gain gurasoek zalantzak argitzeko aukera izango dute.