Hainbat herritarrek hartuko dute parte rugby jokalari beteranoen topaketetan, Zubietan

Txintxarri Aldizkaria 2015eko ekainaren 12a

Rugby giroa arnastuko da Zubietan asteburu osoan zehar, Europa osotik etorritako hainbat jokalari beteranoen topaketak direla eta. Bertan egongo dira hainbat herritar ere: Juantxo Prieto, Manu Pelaez, Ritxar Espinosa, Gorka Fernandez eta Jose Mari Nuñez. Hainbat partidu jokatuko dituzte ostiraletik igandera. Bi urtean behin egiten dira gisa honetako topaketak.