Udal dantza eskolaren erakustaldi bikaina

Txintxarri Aldizkaria 2015ko eka. 11a, 13:30
Ikasturtea amaitzear da eta horregatik, Udal Dantza eskolako lagunek kurtso honetan ikasitako erakutsi zuten atzo arratsaldean.

Aretoa bete zuten guraso eta senideen aurrean, doinu ezagunak dantzatu zituzten talde ezberdinek. 

Labezomorro eta tximeleta, Heidi eta bere lagunak koreografiak eskaini zituzten txikiek.

Piratas del Caribe edo 101 dalmatatxoak filmetako doinuak edo Bach, Chopin, Pachebel edo Tchaikovsky musikari klasikoen lanekin ere dantza ederrak erakutsi zituzten gazteenek.

Emanaldiko hainbat irudi bideo galerian.

Aurrematrikula

Bestalde, bihar da 2015-2016 ikasturterako aurrematrikula egiteko azken eguna eta Manuel Lekuona kultur etxeko bigarren solairuan egin behar da.