Ttakunek Labenne eta Arcachonera irteerak antolatu ditu ekainaren 22 eta 23rako. 22an Labennera joarteko aukera izango dute Amaraun kluba eta Gazte Klubekoek, hau da, 2005, 2006 eta 2007 jaiotakoek.
Zaharragoek Arcachonera egingo dute irteera hurrengo egunean, ekainak 23. Irteera honetan parte hartu ahal izango dute LH5, LH6 eta DBH1etik 4rako ikasleek.
Labennera 10:00etan abiatuko dira hipodromoko zubitik eta itzulera 19:00etan egingo dute, Arcachonera doazenek berriz, hitzordua 8:30ean izango dute 20:30 arte.
Denek bazkaria, merienda, txankletak, bainujantzia, toaila, krema eta osasun txartel europarra eraman beharko dute.
Izena emateko garaian, Udaletxean eskatzen den muga pasatzeko baimena eraman beharko da Ttakunera umearen NAN fotokopiarekin batera.
Labennera irteeraren kostua 33 eurokoa da eta Ttakuneko bazkideentzat 30 eurokoa. Arcachonera joateko berriz, 40 euro ordaindu beharko dira eta Ttakuneko bazkide izanda, 37 euro.