Kukuka antzerki eta Dantza eskolako ikasleak 13. antzerki eta dantza astean parte hartzeko gogotsu daude.
Aste beteko atsedenaldiaren ostean, gaur arratsaldeko 19:00etan hasiko dira berriro ere saioak LH6 mailako eta Zubietako LH4-6 mailetako lanekin.
Astean zehar, antzerki saio guztiak 19:00etan izango dira, ostegun eta ostiralekoak izan ezik.
Ostegunean, LH1 eta LH2koek euren antzerki emanaldia eskainiko dute 18:00etan eta 21:00etan gazteen 'Pentadrama' antzerkiaz gozatuko da. Ostiralean, berriz, 22:00etan helduek 'Egunero ringingi' lana eskainiko dute.
Asteari amaiera emateko Dantzaz Blai eguna antolatu da ekainaren 14ean. 12:00etan, Euskal dantza eta euskal sorkuntzako ordubeteko saioa izango da eta azkenik, dantza garaikideko taldeek 19:00etan eskainiko dute emanaldia.