Lasarte-Oriako Gure Esku Dago ekimeneko kideek globo aerostatikoan herritik buelta bat emateko zozketa egin zuten atzo. Zenbaki irabazleak bi dira, 2.367 eta 2.221.
Saria ekainaren 12 ostiralean gozatuko dute. Sarituek lagun batekin globoan ibiltzeko aukera dute, beraz lau pertsona izango dira globoan ibiliko direnak. Tximistarreta parketik aterako da globoa 18:30etatik aurrera eta herri gainetik hegan egingo du. Baina globo irteera honetaz gain, ekimeneko kideek jaialdi txiki bat antolatu dute ostiralean Tximistarreta parkean bertan. Honetan, Donostian ekainaren 21ean Lasarte-Oriako tartea betetzeko falta diren oihalak margotuko dira eta hurbiltzen diren herritar, tutore eta saretuek txokolatada goxoa dastatuko dute.