SuBerri akordeoi taldeak larunbatean, ekainak 13, Donostian ospatuko den Aita Donostiaren omenezko XVIII. aste musikalean parte hartuko du. Emanaldia Kaputxinoen elizan izango da 20:30ean eta beraiekin batera arituko dira Aita Donostia abesbatzako kideak. 1998. urtean hasi zen Aita Donostia abesbatza emanaldi sorta hau antolatzen. Edizio honetan asko izango dira parte hartuko duten taldeak. Izan ere, jaialdi musikala ekainaren 9an hasiko da eta 14ra bitartean luzatuko da.